Batez ere emakumeek jasaten duten lan-karga gehigarria, soldatapeko lanaldia egiteaz gain etxeko lanei, zaintza-lanei eta gainerako lan erreproduktiboei gizonek baino denbora gehiago eskaini behar izatearen ondorioz sortzen dena. Autore batzuek lanaldi hirukoitza ere aipatzen dute, parte-hartze soziopolitikoa ere aintzat hartuta.
Sexu/generoaren araberako rol-banaketaren ondorioz, lanaldi bikoitzak emakumeei eragiten die nagusiki, oro har gizonek baino denbora gehiago eskaini behar izaten dietelako lan horiei eta, beraz, lan-karga gehigarri bat izaten dutelako gizonezkoen aldean.